
Leku bat sarean…
Idatziak, Irudiak, Unibertsitatea, Auzoa
Jose Mari Zendoia Sainz
Egiako Literatur solasaldietan proposatu zen ea zergatik ez genion erreparatzen gure artean, taldean alegia, dauden poetei eta proposamen horri erantzuna ematera dator POEMA BILDUMA hau.
Idazle bakoitzari hamar poema eskatu dizkiogu, izan zitezkeen hamaika edo bederatzi baina ez, hamar izango dira eta liburuxka meta-poetiko honetan jaso ditugu denon plazererako, halaxe espero dugu, eta horri esker Inés Goikoetxea, Edu Zabala eta Jose Mari Zendoia ezagutzeko aukera dugu.
Paperezko liburuxka eskuragarri Egiako Literatur Solasaldiak taldean, eta bildumaren gaineko saioa eta poesien irakurraldia 2026ko urtarrilaren 28an, arratsaldeko 19:00etan.
Unibertsitatea
Burua betetzen zaidanean, hau pentsatzeak beti salbatzen nau
“Olatuak hondartzan lehertzen ziren”
Virginia Woolf




